Ezin itxaron!Marka da gero!

Urte berria zoriondu nahi eta postal egokirik ez nuen aurkitzen inun. Ez zaizkit lar gustatzen elurra, pinua, kandela, izarra eta beste apaingarriren bat daramaten postalak.
Etxeko postontzian jasoz gero denak ditut gustoko, bai!!! Baina, nik bidaltzeko...ez nituzke aukeratuko.
15 urterekin, ingalaterrako ikasle batzukin egindako elkartrukearen ostean elkarri gabonak eta urtea zoriondu bide bidalitako "krismas"famatu haiek gogorarazten dizkidate. Demaseko ilusioa egiten zuen momentuan, baina orain pentsatzen jarrita...ze gutxi nekatzen genuen burua lagunok!! "Merry cristhmas and a happy new year! Lot's of love, Sare xxx"
Horrexegatik, zuek guztiontzat, sasoi honetako propio ez den postal bat bidaltzen dizuet. Ez du negua adierazten, ez ditu gabonak gogorarazten, akaso ez du bakea eta zoriona zuzenean jariatzen, baina ez iezaidazue esan ez dela polita! Eta ez al dizue askatasuna, dibersioa, osasuna, lasaitasuna...sentiarazten? Ba beste hainbat gauzen artean guzti hori opa dizuet.
Retokeak nola ez profesional batek eman dizkio, Aritz jaunak, of course. Argazkia Josebak ateratakoa da, artista bera ere. Denon artean, krisma hau lortu degu!
Beraz, ondo hasi urtea. Brasilen bageunde, hondartzako berotasunean, sanba erritmora eta caipirinhaz hasiko genuke, baina hemen gaudenez onegin daizuela txanpainak, etxeko berogailuak eta auskalo zein plazatako kanpaien hotsek!
PD: Ados nago zurekin. Asko aurreratu naiz. Egun batzuk falta dira oraindik mezu hau argitaratzeko. Baina ideia buruan neukan dantzan, eta ihes egin baino lehen askatzea iruditu zait egokiena. Beraz, urte berrirako beste gomendio mairu bat: PRISA MATA AMIGO!

4 Comments:
Pena postalean, originalean ageri zaizun txokolatina ez nabaritzea...
December 27, 2005 8:05 AM
Ez naiz egia esan teknologi berri(noizarte berri?urteak dira internet eskuartean darabilgula)hauetan batere aditua,edo hobe esanda enaiz asko enteratzen,ta noski blog hauetako bat abian jartzeko kapazaitaterik urriena ere ez daukat.Halere zure blog honetan muturra sartzeko aukera,edo zortea izan dut,eta duzun idazteko trebeziak deitzen nau noizean aldika bertan paradatxo bat egitera.Enaiz seguruenik hau azaleratzen dizun lehena (ta azkena ere ez)izango baina idazten jarraitzera animatu nahi zaitu.luma,arkatz edota teklatua ta zure artean dagoen konpenetrazio ezinhobea hausten utzi ez daitekeen lotura hoietako bat da eta.
December 29, 2005 6:19 AM
Aritz,
txokolatinak zuk kendu zenizkidan photoshopakin!!! Papelera de reciclajen izango dituzu alde bateratuak...berreskuratzerik bai?
Ta zuri, izenbako legez agertu zaren horri, milesker hitzongatik. Urtea gogoz amaitzeko moduan sartu zaizkit barreneraino! Ea gehiotan zure berri izateko aukera dugun!
December 30, 2005 10:08 AM
Hello friends! Thanks for having me on your great blog today. Blogger is blessed to have you on board! Music is the future! But, do you as a music lover need free debt consolidation? Well, look no further. I help you for free my friend. I have tried and tested all sites But, the best was debt-consolidation.com. So, let me help you. Fill in the form today for free. And be debt free. Get credit repair today!
April 23, 2006 9:41 PM
Post a Comment
<< Home