Adiskideak zoriontzen
Gaur bi mezu, ze demontre!!
Oraingo hau irakurle ditudan lagun batzuk zoriontzeko erabiliko dut. Asteburu honetan saturazioa baitago urtebetetzeei dagokienez. Caprikornius forever!!
Lehenik eta behin, gaur urtarrilak 7, azken hilabetean lanean praktiketan izan dugun Garazik 23 txulora! Zorionak txikito! Plazer bat izan da zuri agintzea!! Eta opari gisa ongi merezitako auto hau! ITV-a zure kontu, ados?

Biharko egunean, urtarrilak 8, beste bi lagunek beteko dituzte urteak. Biek 27. Hogei urteko maldan gora doaz biak ere!! Beraiek ez dute elkar ezagutzen. Ez dute elkarren berri. Baina duela 27 urte, biak gorri-gorri odoletan blai, ireki zizkioten begiak mundu xelebre honi. Eta beraiek ez dakiten arren, pertsona bat dute amankomunean, hori, ni naiz. Zorionak beraz Aritz eta Ainhoa!!!
Aritz, nere blogari faboritoenetakoa da eta noski nere iruñar faboritoena. Oraindik ezagutzen ez duzuenok egin KLIK berarekin. Aritztxo, zorixonak. Eguna baino lehen irakurriko dezun arren jaso muxu handi bat eta bide batez, zu ez zara gutxiago izango eta oparitxo bat. Etxebizitzaren asuntoa zaila dagoenez, bat oparitzen dizut. Zure inizial artistikoak bertan tatuatuta gainera!AL(Aritz Lusarreta!)

Ainhoa, berriz, lankidea dut. Fisio ezinhobe bat(jejeje peloteoa dirudien arren egixe biribile!!), lankide atsegin bat eta neska aparta bera(rubia gainera!!!!). Zuri ere muxu potolo bat, politte. Ez dakit noiz emango diozun begirada bat honi, akaso ordurako zure tortilatxoari mokatu bat emanda izango diot, baina aldez aurretik, zorionak. Ta zu bezelako markexa batek merezi duen gaztelua oparitan!!

3ontzat TANTI AUGURI! ZORIXONAK! CONGRATULATIONS! FELIZIDADEZ! JOYEUX ANIVERSAIRES!

4 Comments:
Bihar erantzutea litzateke egokiena, baina ezin tentazioari eutsi,...
Mila esker zorionengatik, eta mila esker etxetxoarengatik. Bihar bertan taburetea eramanen dut mahai gisa eta puf bat bertan atseden hartzeko.
Pintadaren kontuak norbait ekarri dit gogora . Etxetxoaren beste aldean pintada aldarrikatzailea eginen dut(ejem): 26 gogoan zaitugu! Ohikoa den sinadura ez dut jarriko, de serie baitator.
Mila esker Sare!!!!
January 07, 2006 3:48 AM
Hi xume!!!!!!!! Mila esker!Badakizu beste modu batera deitxuko nizula eta horrela gaztelutxoa konpartitu, baina astelehenerako erreserbatuko dot,ja,ja.
Sare, berdin berdin eraman bihar det nere tortilatxoa lanera, ez zenuen peloteo hori in biharrik, baina eskertzen da.
Garazi, zorionak!! Eta zuri ere Aritz! Momentu gogorra oin dala 27 urtekoa, beno, hori bixarko erreserbatu biharko nuke.
Sare, ia arratsaldian ikusten zaitxudan!muxu
January 07, 2006 8:02 AM
Zorionak zueri ere bai, noski!!! Garazi eta Ainhoa!
January 07, 2006 9:43 PM
Eskerrikasko bai sare ta bai aritz eta ainhoari, ta azkenengo bixeri zorionak be!! Apur bat berandu baña azkenian lortu dot internetekin hartu-eman bat eukitzia. Earra kotxia gero!Ia manresara heltzen garan bolido honekin.
January 10, 2006 2:58 PM
Post a Comment
<< Home