Tuesday, January 24, 2006

Amaren bularra


Atzo Urtarrilak 23, gure amaren urtebetetze festa ospatu genuen. Bere urtemuga. Bere jaiotzaren oroit eguna.

Urtarrilak 23an jaio zen. 23 egun zituela, bere amaren bularretik elikatzen jarraitzen zuen, 23 aste zituenean bezela. 23 hilabetekin, bere amaren bularra beste nebatxo batek nola mihizkatzen zuen begiratzen zuen gonapetik. Akaso noizbait muturra sartuko zuen bertara. Edo ez. 23 urterekin, bera zen bularra ematen zuena. Bera zen Ama. Bera zen elikagai. Bera zen maitasun emaile. Eta hartzaile. Duela 23 urte, berriz ekin zion bularra emateari. Oraingoan, gaur hitzok eskeintzen ari zaion arimatxoari. Atzo, 23an, 48 urte bete zituen. Oraindik gu elikatzen jarraitzen du. Maitasunez elikatzen. Elkar ulertzez elikatzen. Parrez elikatzen. Gomendioz elikatzen. Beti pentsatu izan dut ama eta seme/alaba lotzen dituen zilbor-hesteak zerbait gogorra duela. Erditzean moztu arren, inoiz mozten ez den katea dela. Eta amaren bularra dastatzeak, amaz elikatu beharra eta ama elikatu beharra dakarrela betirako.

Nik seme-alabak izango baditut noizbait, bularra emango siet. Barkatu, bularra eman nahiko nieke.

"Amaren bularra
haurraren janari,
haurraren negarra
beti hunkigarri;
baratz honen erdian
goseak nago ni,
zure bular laztanen
antsiz ta egarriz.

Zure bular politak
zerrien jostailu,
edertasunak kontuz
gorderik behar du;
zaude isilik, haurra!
ez egin negarrik,
munduak ez du-eta
malkoen beharrik.

Haunditzen zeranean
ikusiko duzu
isilik egoteak
zenbat balio dun;
jarrai zure bidetik,
hobe da horrela,
gauza denen gainetik,
haizea bezala.

Amaren bularra
haurraren janari,
aterpe samur hontan
lo hartu nahi dut nik."

6 Comments:

Anonymous Badakizu said...

ESKERRIK ASKO MAITXIA.

23 ze ote du? Hase jokoa eman dizun,eta aurten zuk 23an 23

January 25, 2006 12:33 AM

 
Blogger mallass32 said...

emon zorionak zure amatxori nire partez

January 25, 2006 2:38 AM

 
Anonymous julen said...

joe neska! luzitu zara!! hori da Ama omentzeko testu polita! amak irakurri al du? opari hoberik ezin zenion egin, zorionak zure Amari eta zuri ere testuarengatik. ongi segi!!

January 25, 2006 2:12 PM

 
Blogger Patxi said...

Saretxu, zuk bai jakin!

Zorionak zure amatxori.

January 25, 2006 5:22 PM

 
Blogger mallass32 said...

Joan den Igandean.Nun egon zinen?

January 26, 2006 12:18 AM

 
Blogger MAGABILA said...

Benito Lertxundiren kanta bat bada Hitaz Oroit diskoan, Xalbadorren poemak direla uste dut

mundurat eman ninduzun
biziaren grazia leheenik geroo bertze hainbat maitassunnnn...

ederra da kanta

January 29, 2006 2:57 AM

 

Post a Comment

<< Home