Finito!!
Bukatu dira eguberriak. Lixto. Hurrengo urterarte akabo. Lagun baten etxean egon gara afaltzen 3 lagun. Gose larregi gabe joan gara, baina ezin izan diogu ezetzik esan hozkailuan zeuden "soberakin" goxoei. Dena barrura. Eta grazia egin dit lagunak. Roskoi puxketa bat zegoen bukatzeko. Natazkoa. Goxo-goxoa. Nik jan dut puxketa polit bat. Beste lagunak ere. Baina halere, han geratu da lotsa lotsati azken pusketatxoa. "Onena paretik kentzea izango da, nahikua jan dogu ta!" eta gure anfitrionak: "amaitxuizue roskoia ta holan gabonak amaitxutzat emangouz!"
Beraz, azken roskoi pusketa jan zazue oraindik etxean bueltaka badabil, eta hurrengo urterarte pakea!
Ah! Ta noski, etxe guztian bueltaka dabiltzan oparitarako paperak ere jaso eta txukundu egongela!!!

0 Comments:
Post a Comment
<< Home