Sunday, January 08, 2006

Kuadrilarentzat



Gaurkoa kuadrilari zuzenduko diot. Merezi dute eta. Guztiek.

Atzo Anen etxean izan ginen afaltzen 11 kuadrilako. Ederra eskandalua egingo genuena...baina tira, Anek zioen moduan "por una vez que vengo, la casa por la ventana!"

Afariaren xedea gabonetako oporren osteko egunerotzea zen. Eta batipat bi lagun kanpora dijoazelako. Ane eta Bego.

Julia jada Madrilen dago, master bat egiten. Baina sarri izaten da hemen, mutilagunak ere izango du zerikusia.

Ane Lanzarotera doa. Bizitza berri baten bila. Zorte on pitxina!!! Ea aste santuan hara joateko modua dugun. Ummm...aste santuko goxotasuna Lanzaroten, beltzaran itzuli hona, Anek ikasitako txoko guztiak bixitatu...tamalez 5 egun soilik. En fin. Hurrun dago, ikusiko gara Anetxu!

Bego, aldiz, Erromara itzuliko da, etorri zen bidetik, edo beste bideren batetik akaso? Berdin du, zerbaitegatik diote bide guztiek Erromara daramatela. Bertan zertan dagoen Bego? Nola ez, ERASMUS!(alderantziz Sum-Sare. Sumario Sare? Ai ene, zertan ote nago sartua? Ikasleen galbidean? Ez, guztiz kontrakoan, ikasleen arnasaldi emankorrenean!) Beraz, la mia piccolla ragazza, Bego, "asko ikasi" eta San Ferminak arte!!! A dopo Bella!

Oihana eta Miren Donostira joango dira, beraien parte zaharreko pisura. Garai hauetan Koldo Mitxelena gehiago zapalduko duten arren. Estresak utzi alde batera!!

Beste Miren bat, Hondurasera dijoa laister. Zuri ere egingo dizugu despedida lasai!! Bitartean, segi lanean gogor.Ah! Eta hona hemen bila zenbiltzana!! Bide batez, orri hau txukuntzeko balioko dit. Mark Kostabi.

Ainhoa eta Idoia, bihar egunero bezela hasiko dira OƱatirako norantzan aurrera. Zuentzat ere azterketa garai da! Beraz, pilak kargatu eta energia ahalik eta gutxien xahutu!

Hirugarren Miren bat ere badugu. Hau, kuadrilako nere irakurle finenetakoa dut. Eguerdiero kafetxoaren orduan bere komentarioren bat izaten dut. Horrela hemen idaztea errexagoa da! Milesker Miren! Zuri ere oporrak bukatuta, Bilbo zaharrera. Eutsi.

Nereari ere finito! Donostira, bere masterrean jardutera. Hori bai, goizean huts egin gabe errehabilitaziora e! Lepo hori konpondu behar dezu ta %100an egon zaitezen!

Maite non ote dabil? Non ibiliko da ba, Santanderren! Ai Maitextu!! Gutaz ahaztuko zarela halako batean!! Zuregana ere bixita planen artean dago. Don't worry.

Besteok, langileak gara. Mireia Londonetik itzuliko zen gaur eta bihar guztion moduan lanera, con el topografo! Ea ze istorio kontatzen dizkigun!! Eider eta Itzi. Zer esan zuengatik!! Beste bi kurrela. Nire kafe lagun ezinbestekoak! Zuekin ia egunero egoten naiz. Akaso, gehiegi? Muxu.

Errepaso latza ez? Batipat kanpora doazenak agurtzeko zen. Omenalditxo bat. Baina beno, beste guztiak inbidiz gera ez daitezen, denentzat patxo haundi bana.

5 Comments:

Anonymous Anonymous said...

Bueno bueno...Sarek ongi azaldu bezala, bihar goizean Santanderrerako bidea hartzen dut(Erromara dijoana hau ere, espero dut).Bide guztiak hara iristen direla sinestu dezaket, ez uste; Erroma beronen bideetan barna ez galtzea izaten da ordea zail.

Gure Saretxu oraingon ere gutaz akordatu da. Denetaz. Aipatzen ez dituen asko ere bere buruan izango zituen, zihur naiz.Gorantziak haiei ere.
Interneteko txokotxo honek behintzat hainbat leku desberdin batzen lagunduko duelakoan nago Sare! Niretzat behintzat laguntza ederra izango da,herrimina sartzen zaidan egunetarako(eta besteetarako ere bai).

Aurreko batean 2005erako eginiko proposamen eta promesak errepasatzen ibili ginen. Sarek, ikasitako gauzen artean,gauza txikiekin poz handiak hartzen ikasi duela dio,blogeko komentario bakartxoren bat adibide.Hementxe dijoa ba Xare, nere partez, bihar goizean esnatzen zarenerako poztasun apurtxo bat, ia egia dan.Hilabete hauetan emango dizkidazun berri txiki pozgarrien truk.Ados?

patxo haundi bat pitxin! ta beste danei ere bai! lasterrarte! (noizian behin botaiazue pixka-pixkat faltan e!)

January 09, 2006 5:55 PM

 
Blogger Sare said...

Nola ez zaitugu ba faltan botako politte! Hemen izango dezu hemengo berri, postontzia hutsik duzun egunetarako, eta besteetarako ere bai espero!!

Hau irakurtzen dezunean Erroma handian izango zara, irri eder hori gainetik kendu ezinda.

2006ko proposamenak ez genituen agendatxoan idatzi, baina tira, 2005ean lortu gabe geratu zirenekin jarrai dezakegu eta buruan zerbait berria duzuenean...aurrera bere bila!

Muxu aunitz Bego!

January 10, 2006 11:32 AM

 
Blogger mallass32 said...

hori da ,hori da...Kuadrilla Kategoria.Zelako neskak hain eder ,ze Galantasun!bat niretzat... .jejeje ,zaude trankil Sareeee nik bakarrik zuretzat begiak dauzkat ta zelan dabil zure eskubaloiko talde? espero dut Ligan goian zaudetela,halan ekarri,esandazu hurrengo partidue zer ordutan izango da? muxu bat Saretxo

January 12, 2006 12:49 AM

 
Blogger mallass32 said...

hori da ,hori da...Kuadrilla Kategoria.Zelako neskak hain eder ,ze Galantasun!bat niretzat... .jejeje ,zaude trankil Sareeee nik bakarrik zuretzat begiak dauzkat ta zelan dabil zure eskubaloiko talde? espero dut Ligan goian zaudetela,halan ekarri,esandazu hurrengo partidue zer ordutan izango da? muxu bat Saretxo

January 12, 2006 12:50 AM

 
Anonymous Anonymous said...

eyenews umbria kothari hitler insecurity predefined columndue embarrassed kabilpore antiques latency
masimundus semikonecolori

December 17, 2009 1:23 AM

 

Post a Comment

<< Home