Monday, January 30, 2006

Muxua










Muxu bat. Zein goxoa izan daitekeen patxo bat, muxu bat, laztan bat.

Bakoitzaren atzean muxuko partaide izan direnek baino ez dakiten istoriotxoa egon ohi da ezkutatuta.

Denok dugu istoriotxo hori barruan. Ametsetako istoriotxoa bada ere.

Gaur honekin etorri naiz. Ametsetara bidali nahi zaitudalako. Erromantizismo pixkatekin busti nahi zaitut. Nahi duzun horri muxu emateko gogoa piztu nahi dizut. Istoriotxoa eraiki. Ahal baduzu egi bilakatu.

Kantatxo bat utzi dizut HEMEN ametsetarako bidea erraxteko. Istorio zailenak politak izaten buka dezakete. Beraz, eraiki zazu harriz beteriko bide horren ostean, muxu goxo horrez bukatuko duen ametsa.

Ez al da zoragarria amets egitea?!

5 Comments:

Anonymous etxekalte said...

Nire ezpaƱek zure samea laztandu gure daurie... amesetan noski ;)

January 31, 2006 6:14 AM

 
Blogger mallass32 said...

aupa pitxin ,nire muxuek zuretzako beti Saretxu. badaukat gidariko karneta, errekuperatu dut ,justu justu tex sicotecnicoa pasatu nuen baina lortu nuen nire forito berriro errepideetan ze ondo, hurrengo partidue noiz?

January 31, 2006 9:49 AM

 
Anonymous julen said...

iep! kanta zer da, zure ametsetako muxu hori eman bitartean aditu nahi duzun kanta? egia erran irri batekin batera egin daitekeen oparirik politena da muxu bat, beti ere sentitzen denean noski! bertze bat arte! paaaaaaa!!!

January 31, 2006 10:37 AM

 
Blogger Sare said...

Muuuaa!!!

January 31, 2006 12:55 PM

 
Blogger usaia said...

Muxuak gustukoak ditut, hala ere, zer egin ilusioa desagertzen denean? berreskura daiteke?

April 15, 2006 1:46 PM

 

Post a Comment

<< Home