Ondo esnatu al gaituk?
Urteko lehen eguna. Proposamenak betetzen hasteko garaia. Aurreko urteko proposamenen zerrendara jo dut eta ez dakit 2005garren honetan espero nuen guztia egiteko beta eman didan, biharko utzitako gauza larregi akaso, eta azkenean 2006ko proposamenekin elkartu dira aurreko urtekoak.
Hitz batzuz apaindu gura neban gaurko bestondoa. Hau dek hau urtiari ekiteko manerie!!! Indarrik ez teklatuaren gosea asetzeko. Hautsa buruan ideiak antzutzen.
Egun gogorra izan zan atzokua. Eta noski, gaur pasa didate gorputzaldi eskaxaren tailerreko faktura. Ez da merkea gero! Bertso nahikoa bota genituen atzo gauean. Pena bat da ez zela inun izoztu bart gaueko bertso saioa, bestela, nire burua ere harrituko lukeen perlaren bat agertuko litzateke zabor artetik. Esango nuke doinu berriren bat ere asmatu genuela, eta nola ez, neurri librean barren ustuketa latzak izan ziren.
Bihar hanka motza izango duen aste bati ekingo diogu, indarrez. Eta orain nola ez, eguerdiko eta atzo gaueko afariko soberakinez beteriko mahaiaren aurrean jarri, sabela ber-bete eta ohera.
Bihar urtarrilak 2 izango da. Eta urtarrilak 2 zoriontsu bat opa dizut.
PD: gaur, ez ditugu eskiadoreen saltoak ikusi. Arraroa. Mahatsarekin urtea hastea bezain tradizionala baita. Despistatu egingo ginen.

6 Comments:
nola hasi dugun eguna? uf! lasaiegi, atzokoa gogorra izan zen eta! bueno neretzako urtea 2 arekin hasten da, ta alde batetik gogoak ttut bizi normala hasteko bino bertzetik pereza,...bino bueno egin beharko !!!! ala! ongi segi!!! gora larunbata gaueko bertsolariak!jijiji!!!
January 01, 2006 1:45 PM
Iaz nere buruari ordenatua izateko proposamena egin nion, eta ez det bete.
Aurten, mundu guztiari - eta neure buruari - urte lasai bat opatzen ari naiz, eta irudipena daukat, ez dala beteko.
Beraz...
Urrutiko intxaurrak alde batera utzita, lasai lasai, ohean etzateara noa.
Sareri muxu bat eman ondoren, hori bai.
January 02, 2006 1:00 AM
Aupa Sare lehenengo eta behin Urte berri on ta besarkada haundi bat Gabonzaharra pasatu ondoren Zelan zauz? espero dut ondo pasatu zinela Oraintxe Saren pasatu den Totiren liburua irakurtzen ari naiz ta gainera interesgarria da Zuk segi idazten eta nik irakurriko dizut ahal dudanean
January 02, 2006 9:42 AM
kaixo golforrios!!!
Ederki hasi degula hortaz?
Deskansatu Julen, ajeagatik.
Deskansatu Patxi, deskansatu beharra dualako betiko moduan, ta aurten ez haiz gutxiago izango.
Deskansatu Mallas, besoa rekuperatzeko!
Baina deskansatu ostean...mundu guztia pilak kargauta mundua konkistatzera, e?!
January 02, 2006 11:02 AM
Uste dot ideia ona leikela doinu barri bet asmatzea Radetzki martxan oinarriturik, holan jendeak txaloz lagundu ahal dauz bertsoak ;)
January 03, 2006 9:33 AM
Aupa Sare!
Ni etxean amarekin gelditu nintzen. Mahatsak jan ondoren interneten sartu nintzen eta gero ohera. Asteburua noiz etorriko zain nago. Muxuak
January 04, 2006 2:15 PM
Post a Comment
<< Home