Monday, January 09, 2006

Sortaldeko izarrari segika

Azkenean errege magoak nere etxeko tximiniatik sartzera ausartu ziren. Nik ez nien intxaurrik jarri. Ezta ohiko errioxako ardo beltz txikitoa ere. Gameluak ere, nigatik egarriz jarraituko zuten sartalderako bidea. Eta tximinia urtetan erabili gabe, auskalo zein zikina aurkitu zuten.

Halere, erruki izan zuten eta zerbait utzi zuten gure oinetako narrazetan. Paziente batek galdetzen zidan gaur ea neska ona izan naizen aurten eta erregeak ondo portatu diren horregatik. Nik baietz esan diot. Uste nuena baino hobea izan naizela, jasotako opariek hori adierazten badute behinipein. Belauna errukigabe doblatzen ari nintzaion mutil gazteak ez dut uste gauza bera pentsatzen zuenik une hortan. Halere, 2006garren urtea hasi besterik ez da egin, txarra litzateke hain egun gutxitan neska gaiztoa izatea!

Egunkari orrien artean bilduta bi liburu aurkitu nituen, beraz. Aldamenean, kantinplora bat eta mendirako makila bat. 2006garren urterako Himalayarako espedizioa aseguratuta dugu hortaz oraingotik. Liburuak? Kanpamenduetan hotzaz ahaztu eta loak har nazan, esaterako.

Hasi naiz begirada bat botatzen Unai Elorriagaren obrari. Hain da erakargarria ezin izan diodala tentazioari eutsi. Pako Aristinak ere irakurterraza dirudi. 63 pieza txikiz osatuta dago, beraz, loaren aurreko uneetarako apropos aproposa.

SPrako tranbian sartu naizenean konturatu naiz Shisha Pangma zela tranbiaren helmuga. Horra hor nire kantinplora eta makilaren zergatia. Nola joango naiz ba Shisha Pangmara material guzti hori gabe? Sant Petersburgo balitz sikiera...

Bertako hitzaurrea XMEgik idatzi du. Poza eta guzti eman zidan ikusteak ezaguna zitzaidala bera, azkenean blog asunto honek urrutira eramaten duela bat!!

Beno ba hori. Banoala Shisha Pangamara Pako Aristirekin batera. NAhiko al du nirekin etorri? Belarrira zerbait kontatuko nioke Himalayako hotzean.

5 Comments:

Blogger Patxi said...

Kontuz gero, Pako hotza kentzen, literarioki behintzat, oso iaioa dala.

Patxi hauek, danak berdinak! ;-)

January 09, 2006 5:25 PM

 
Anonymous terexa said...

Kaixo Sare, hire blogaren irakurle fina naun, egunero paseotxo bat egiten dinat, asko gustatzen zaidan hire idazteko era, baita kontuak ere. Jarrai horrela, fitxatuta hago nire faboritoetan.

January 10, 2006 3:06 AM

 
Blogger MAGABILA said...

tranbia gozo SPrakoa



egona naiz

bidai ona-edo opa dizut

paris aurkituko duzu bidean, edo ez. . . zure esku . . .


metropolitan-en igandetan lan egiten ez duen arlotea

January 10, 2006 3:48 AM

 
Blogger Sare said...

Patxi, Pakok kale egiten bazidak etorriko al haiz nerekin? Bufanda hartu ta beste guztia nire kontu! Ipuintxoak ere bai!

Terexa, ohore bat zure begietan barna sartzea egunero, edo beno, inspirazioak uzten didan egunetan. Segi hartu-eman honetan partaide!

Magabila...ke marabila! Metropolian barrena nenbilela konturatu naiz, nekeza dela bertan aspertzea. Igandetarako beste zerbait pentsatu beharko dut. Akaso, Paris? Amelie bixitatzera joango naiz, ea zer kontatzeun.

January 10, 2006 11:36 AM

 
Blogger aritz said...

Pako Aristiren liburua irakurriko dut, zuk libreta horiko poemak irakurtzen badituzu (beno, aurretik hori irakurri ta ia gustuko duzun).

January 11, 2006 2:45 PM

 

Post a Comment

<< Home