Sunday, January 15, 2006

Zoramena

Nire irudimena tren honetan joan da, aldamenean nere hitz jarioa duela. Berbetan doaz etengabe, baina nire iniziatibak ezin ditu entzun. Urrunegi joan dira. Pancorbo inguruan edo izango dira jada. Nola entzun? Han ez dago ta koberturarik!

Alperkeria berriz, hor etorri zait korrika. Nire motelkeriaz zita bat nahi duela, eta mesedez uzteko etxera sartzen. Ba hemen daude Sare-enean jo ta fuego, besteoi ezertarako aukerarik eman gabe.

Eta noski, sareluma, sareideiak, sareblogari eta pandakoak greban jarri ez dira ba?!

Eta guzti honetan kaltetu bakarra? Ba neoni! Ze batzuk goxo-goxo trenean, berriketan, mundua konpontzen; beste batzuk...bai, gozatzen; besteak, greban, baina fundamentu gutxikin, lanean daudenean egin ezin dituzten gauzak egiten, auskalo non! Eta ni sufritzen, etxe hau kieto parao daolako!

Halere, lagun batek esan berri dit, ez duela burua estutuko hemen zerbait isurtzeagatik. Kontatzekorik bada, orduan kontatuko duela.

Halere, nire lagun maite irudimena eta hitz-jarioa laister datoz bidaiatik...eta izango ote dute zer kontatua?

6 Comments:

Blogger aritz said...

Lasai Sare,

irudimenaren eta hitz jarioaren bidai horiek joan-itzulekoak izaten ohi dira (ta horiek gabe ere ederki moldatzen zara!)

January 15, 2006 2:04 PM

 
Anonymous etxekalte said...

Koloreen jolasa ezaguna egiten zait...

January 15, 2006 4:15 PM

 
Blogger Sare said...

zeba egiten zaizu ezaguna? Nonbaiten kopiatu al dut? Azaldu dudan moduan...bidaian daukat irudimena!!

January 16, 2006 12:11 AM

 
Anonymous etxekalte said...

Zoramena zara, zoramen hutsa zara niretzako! Ta ni zoratute, zoratute nabil zure atzetik ;)

January 16, 2006 8:08 AM

 
Anonymous etxekalte said...

Kasualidadez nire blogeko azken sarrerean, neu be koloreakaz olgetan ibili nintzan. Bota eiotsezu begiradatxu bet.

January 16, 2006 8:10 AM

 
Blogger Sare said...

zuri bialdutako erantzuna bialdu ostian, acceder y publicar sakatu bezain pronto gogoatu naiz Bilbao grisaren mezuaz!!
Mila aldiz irakurri dudan izenburua!!! Ea noizko berritxo bat, begitxu honentzat!
Ah! Ta...zoramena zara...demasa sensasiƱoie sortzen dabana kanta horrek!

January 16, 2006 2:04 PM

 

Post a Comment

<< Home